Geroa Baik ikurrinaren gaineko epaiari men egingo dio eta Ikurren lege berri “aproposago eta begirunetsuagoaren” alde egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko eka. 30a, 00:00

Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko eledun Koldo Martínezek ziurtatu duenez, Iruñea eta Tafallako txupinazoetan ikurrina jartzean “lege iruzurra” igartzen duen epaia dela eta, “Justizia auzitegiek ebazten dituzten epaiei men egin behar zaie” eta “zalantzarik gabe Geroa Baik hori defendatuko du”.

Hala ere, Martínezek azpimarratu du “noski egingo duguna zera da, orain denboraldi bat esan genuen bezala, Ikurren Foru Legea berrikusi eta hiritarren gehiengoaren borondatearekiko aproposagoa eta begirunetsuagoa den  lege berri bat egin”.

“Hau, logikoki udaren bueltan egingo dugu”, adierazi die kazetariei Nafarroako Parlamentuko osoko bilkura hasi aurretik.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!