"Lege iruzurra" izan zen uztailaren 6an Iruñeko udaletxeko balkoian ikurrina jartzea. Hala ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitegiak, irizpideak bateratu eta gero. Izan ere, kalapita egon da gaiarekiko: hainbat epaitegiek epai ezberdinak kaleratu dituzte, orain arte. Epai bat eta bakarra eman du, ordea, Auzitegi Nagusiak bere esku egon diren Iruñeko eta Tafallako kasuetan, eta, hori aintzat hartuta, gainontzeko herrietako txupinazoen inguruan dioena jakitea falta da. Datozen egunotan argitaratuko ditu horien inguruko epaiak ere.
EAEko agintariak ikurrina jarri ahal izateko gonbidatzea leporatu die epaitegiak udalei. Haiek, aldiz, ziurtatu dute ikurrina jarri zutela EAEko agintariak zeudelako. Bertsioak bertsio, egindakoa legez kanpokotzat hartu dute. Auzitegiak adierazi du EAEko agintariak heldu zirela "era orokortuan eta zabalduan", "babestu nahian haiek gabe legez kanpokoa litzatekeen ekintza".
Iruñeko Udalak helegitea aurkeztu zuen ikurrinaren gaiaren karietara, baina atzera bota dute.