"Ahalik eta eperik laburrenean, eta ahalik eta arintasun handienarekin, legislazio honen inguruko eztabaidari eutsi behar zaio, polemika, amorru eta talka iturri baita", esan du Iruñeko alkateak, Ikurren Legeari erreferentzia eginez. Bide beretik, Iruñeko Udalak jakinarazi du men eginen diola auzitegiaren epaiari, ontzat hartzen ez badu ere.
Nafarroan, "normalizazio politikoan eta kulturalean sakondu" eginen litzateke Ikurren Legea kenduz gero, udaleko buruaren hitzetan, eta "aniztasunari" egin dio erreferentzia, haren kontra egiten duelakoan.
"Nahiago nuke Ikurren Legea ikasturte honetan aldatu izan balute", kritikatu du Asironek, Nafarroako lauko gobernuari so. Amaitzeko "denen Iruñea" eraikitzeko aldarria luzatu du, horretan ariko dela ziurtatzearekin bat.