123 lagun kale gorrian utzi zituen TRW enpresak otsailean, ekonomia, antolakuntza eta ekoizpen problemak aipatuta. Epaileak dio ez dagoela halakorik. Irabaziak dauzka multinazionalak. Hori dela eta, Lan Erregulazio Txostena berriz adostu beharko du. Kaltea egina dago, baina.
Litekeena da 123 pertsona horiek berriz kontratu behar ez izatea, epaiak ez baititu kaleratzeak bertan behera utzi; trukean kalte ordain sari handiagoa eman behar izatea da gerta litekeena. Nolanahi ere, oraindik airean dago, eta edozer gerta liteke.
Bada beste faktore bat. Langileek banaka kaleratzeak direla-eta aurkeztu dituzten salaketek beren bidea segitzen dute. Agian batzuk batzuk kontratatu ditzakete.
Galerarik ez
Ekoizpen irabazirik ez duela izanen esan du enpresak. Etorkizunean. Eta hor dago koxka. Oraingo egoerari egokitu behar zaio Lan Erregulazio Txostena, ez geroan gerta litekeen alegiazko egoera bati.