Bi orduko lan uzteetara deitu dituzte ELAK eta LABek langileak. Ez diote bide berari ekinen CCOOk eta UGTk. Salaketa bai, ulertzen dute, forma, ordea, ez zaie begiko. "Akordioaren kontrako deialdia" dela kritkatu du CCOOk, fabrikako sindikatu nagusiak.
LABek eta ELAk Enplegu Erregulazio Txostena bertan behera uzteko aldarrikatu dute, bai eta kaleratutako horiek berriz ere kontratatzeko. Horregatik, lan uzteak iragarri dituzte, eta astelehenean bertan batzarretan bilduko dira, bide orri bat zehazte aldera.