Euskarazko haur eskolak zabaltzeko debekua bertan behera utzi dute epaitegiek

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 15a, 10:23

>Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaldu ahal izanen du Udalak, epaileak bertan behera utzi ostean bi zentroen hizkuntza aldaketa galarazten zuen behin behineko neurria.
>Behin behineko neurria kenduta ere, auziak aurrera segitzen du, eta epailea bi zentroen etorkizunari buruzko epai irmoa emanen du aurrerago.

Bidea eman dio modu horretan Udalak eskaintza handitzeko hartutako erabakiari. Erabakia behin betikoa da eta ezin zaio helegiterik jarri. Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaldu ahal izango du Udalak, lehendik erabakita zuen moduan. Epaile batek bertan behera utzi zuen erabaki hori, gaztelerazko lerroan matrikulatu nahi zituzten haurren kalterako zelakoan. Orain, ordea, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du, Udalaren erabakiak horiei eragiten dien kaltea baino handiagoa dela beste haurren interes orokorrerako epailearen debekuak eragiten diena.

Eredu aldaketa onartu ez zuten familiek jarri zuten helegitea. Orain, epaiak dio bertan behera utzi behar dela neurri hori eta hortaz, normaltasunez egin ahal izanen dituztela matrikulak euskarazko haur eskoletan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!