Joseba Asiron: "Haur eskoletako matrikulazio prozesua berrabiatzea dakar epaiak; pozgarria da"

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 15a, 14:19

Kontent, baina era berean zuhur eta errespetuz errekurtsoa jarritako familien aurrean.

Albiste pozgarria da. Kautelazko neurria bertan behera uzteak matrikulazio prozesuarekin segitzeko aukera ematen duelako, prozesua desblokeatu egiten duelako batez ere. Hala nabarmendu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Zerbitzu Juridikoen esku utzi dute epaitegietatik jasotako epaia, hondoan dagoena azter dezaten. Dena dela, kautelazko neurria bertan behera uzteak ez du esan nahi gaiaren funtsa aztertu denik. Beraz, zuhurtziaz hartu beharreko pausoa dela esan du Asironek.

Kontent, baina era berean zuhur eta errespetuz errekurtsoa jarritako familien aurrean. Izan ere, euren eskubideak kaltetu dituztelako jarri zuten helegitea eta aintzat hartu behar da hori.

Prozesua desblokeatuta, orain, udalarenak diren 12 haur eskoletan bilerak eginen dituzte profesional eta gurasoekin, informazioa helarazi eta zalantzak argitzeko. Bihar eginen dute batzar hori. Gero, matrikularen prozesua berrabiatuko da:

Ekainaren 20an egin ahal izanen dute gurasoek euren seme-alaben matrikulazioa. Haurrak onartuak izan diren zentroan egin beharko dute. Ekainaren 28ra arte dute epea.

Epaitegiak erabakia azkar hartu izana eskertu du Asironek. epaiak "erraztu" egingo du "blokeoa gainditzen" baina gaineratu du auziok ez liratekeela gatazka iturri izan behar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!