ETBren emisioa "berehala" berrezartzeko exijitu du kate publikoko administrazio kontseiluak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 11a, 13:50

Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiari emisioa eteteak herritarrei sortutako "kalte larria" konpontzeko eskatu diete.

Administrazio kontseiluko hemezortzi lagunek eman dute neurri horren aldeko botoa; bik, aldiz, kontrakoa.

"ETB libreki ikusteko oinarrizko eskubidea urratu" egin dela dio testuak. "Euskararen sustapenerako balio du, euskal kultura zabaltzeko, informaziorako eta iritzirako eskubidea indarrean jartzeko, gertutasunetik eta zerbitzu publikoetatik".

ETBko administrazio kontseiluak dio "berehala" jarri behar direla emisioa, eta horretarako, proposamena utzi du mahai gainean: "behin behineko neurri gisa, Nafarroako Gobernuaren esparru erradioelektrikoa erabiltzea eta ofizial egitea, denborarik galdu gabe, beharrezko lege babesa ziurtatuta".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!