Lurreko Telebista Digitalaren bidez euskarazko kate publikoa sintonizatzeko aukerarik ez badago ere, Espainiak atzo emisioa eten ostean, bada oraindik zirrikitu bat ETB1 ikusi ahal izateko: analogikotik sintonizatzea. Beraz, Iruñerrian ETB1 ikus daiteke, oraindik.
Gainontzekoan, Euskal Telebistaren emanaldirik gabe geratu dira Ezkabako, Ioarreko eta Erreniegako errepikagailuetatik seinalea jasotzen zuten zonaldeak. Alegia, erdialdea eta hegoaldea.
Badira, ordea, Gipuzkoatik seinalea jasotzen duten nafar iparraldeko zein mendebaldeko herriak, hala nola, Lesaka eta Leitza. Inguru horietan, normaltasunez jarraituko dute Euskal Telebista sintonizatzen, Lurreko Telebista Digitalean.