Korrika 19

Parlamentuak 19. Korrikari atxikimendua adierazi dio

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 11a, 11:42

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak 19. Korrikari atxikimendua adierazi dio eta gonbitea luzatuko die hirritarrei lasterketan parte hartzeko. 

Nafarroako Parlamentuak bere sostengua adierazi dio euskeraren aldeko lasterketa handiari. Era berean, Mahai eta Eledunen Batzarrak onartutako adierazpen honetan helduen alfabetatzean eta euskalduntzean zein euskara berreskuratzean ari diren taldeei bere atxikimendua erakutsi die.

Datorren ostegunean, hilaren 12an, herritarrak Korrikaren 19. edizioan parte hartzera gonbidatuko ditu Parlamentuak, adierazpen instituzional baten bitartez.

800 kilometro eginen ditu Korrikak Nafarroan zehar, martxoaren 20an eta 21ean lehenbizi, eta hilaren 25, 26, 27 eta 28an gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!