Korrika 19

Korrikaren Iruñerriko ordutegiak, dagoeneko zehazturik

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 9a, 10:59

Argazkia: @ArturoRojillo

Hilaren 20an iritsiko da Iruñera, ostiralarekin, arratsaldeko 18:40 aldera.

Korrika 19 matrxoaren 20an, ostiralarekin, iritsiko da Iruñerrira. Baztan eta Ultzama atzean utzita. Arratsaldeko 18:40 aldera helduko da Atarrabiara. Handik abiaturik, Hiru Herri zeharkatuko du, eta Burlata eta Uhartetik igaro eta gero, 19:40 aldera Sarrigurenen izanen da. Handik Mendillorrira eginen du, gero Mutiloara, eta handik Iruñean sartuko da, Arrosadiatik, 20:45 aldera. Gero Azpilagaina, Zabalgunea eta Alde Zaharra zeharkatu ditu, eta 21:10 aldera iritsiko da Alde Zaharrera. Gauez iritsiko da Txantrea, Antsoain, Arrotxapera. Donibanen 22:00etan izanen da lekukoa, gero Iturraman zehar Zizur Txikira joanen dira. 23:00etan Zizur Nagusia, Barañain 23:15 aldera. Mendebaldea eta Donibane atzean utzi eta gero, Iruñetik behin betiko aterako da, Berriozarrera joateko, eta Berriobeititik utziko du atzean Iruñerria, 00:30 aldera.

Atarrabia           18:41

Uharte              18:54

Atarrabia           19:09

Burlata              19:14

Sarriguren         19:37

Mendillorri         20:00

Mutiloa              20:25

Arrosadia           20:43

Azpilagaina        20:53

Zabalgunea        21:02

Alde Zaharra     f21:12

Txantrea           21:24

Antsoain            21:39

Arrotxapea        21:48

Donibane           22:03

Iturrama           22:18

Zizur Txiki         22:48

Zizur Nagusia    22:59

Barañain            23:16

Mendebaldea     23:32

Donibane          23:39

Sanduzelai        23:44

Buztintxuri        23:53

Artikaberri        23:58

Berriozar           00:03

Aitzoain            00:23

Berriobeiti         00:29

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!