Diario de Navarra egunkariak argitaratu du Barcinaren erantzuna. Kazeta horren arabera, Barcinak atzo jakinarazi zion Esparzari ez dela zerrendan aurkeztuko: "Lehenengo gauza Nafarroa da. Nik zerrendan joan nahi nuen erantzukizunagatik, uste nuelako ona zela alderdiarentzat batasun irudia ematea".
Barcinaren "eskuzabaltasun keinua" eskertu du Javier Esparzak: "Yolanda Barcinak, beste behin, Nafarroarekiko duen konpromisoa erakutsi du".
Ostegunean, zerrendan aurkezteko asmoa iragarri zuen Barcinak. Ostiralean, ordea, Esparzak erantzun zion "proiektu berritu bat" nahi duela, eta atzera egiteko eskatu zion Barcinari.