Hauteskundeak 2015

Barcina ez da zerrendan aurkeztuko

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko mar. 15a, 11:04

Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du ez dela "inoiz UPNrentzat arazo" izango, 'Diario de Navarra' egunkariaren arabera.

Ostiralean bota zion hordagoa Javier Esparza UPNko zerrendaburuak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari: ohartarazi zion hura foru hauteskundeetako UPNko zerrendan aurkeztuz gero, Esparza prest zegoela hautagaitzaren buru izateari uko egiteko.

DIario de Navarra egunkariak argitaratu du Barcinaren erantzuna. Kazeta horren arabera, Barcinak atzo jakinarazi zion Esparzari ez dela zerrendan aurkeztuko: "Lehenengo gauza Nafarroa da. Nik zerrendan joan nahi nuen erantzukizunagatik, uste nuelako ona zela alderdiarentzat batasun irudia ematea".

Ostegunean, zerrendan aurkezteko asmoa iragarri zuen Barcinak. Ostiralean, ordea, Esparzak erantzun zion "proiektu berritu bat" nahi duela, eta atzera egiteko eskatu zion Barcinari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!