"Eztabaida sortu dugu egoeraren berri eman eta erabaki hori hartu genuenetik. Horrek eragin du, bizilagunen artean gaiaz hitz egin eta hausnartzea eta agintariekin ere mintzatzea gaiaren inguruan", adierazi du Mikel Urabaien Paris 365 jantoki solidarioko kideak. San Lorenzo kalearen inguruan sortzen ziren gatazkak gutxitu direla-eta, berriz ere afari zerbitzua bertatik-bertara eskaintzea erabaki dute: "Erabiltzaileak etor daitezke modu seguruan, bero eta beste herritar batzuekin afaltzera", esan du Urabaienek. Egun, 60 erabiltzaile hurbiltzen dira Paris 365 jantokira. 20 zentimoren truke hartu dezakete gosaltzekoa eta euro baten truke bazkaria eta afaria. Mikel Urabaienekin Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.