Eguberriak atzean utzita, orain, zenbait ohitura, erritual, promesa edo erronka jarri ohi dira etorkizun hurbilera begira. Horietako asko elikadurarekin lotutakoak dira. Nutrizioan aditua da Anne Azkona.
Gabonetan ohi baino janari gehiago izaten dugu mahaian. Orain, jandako guztia liseritzen ari gara. Erronken artean, hobeki jatea izaten da helburua. Aldendu egin behar gara dieta hitzetik eta hobeki jatera jo?
Lehen pertsona naiz dieta hitza erabiltzea gustatzen ez zaiona. Elikadura ohituraz hitz egitea nahiago izaten dut. Malgutasunez lantzen ahal da horrela elikadura eta denbora luzean elikadura osasuntsuak mantendu daitezke bide horretatik. Dietak murriztaileagoak dira, zurrunagoak, eta, horiek, denbora laburrean mantentzen ahal dira, baina zailagoak dira denbora luzean segitzea.
Nola izan dezakegu janariarekin harreman osasuntsua? Bada elikagai on eta txarrik?
Elikadura guztiak osasuntsuak dira. Malguak izan behar gara jaten dugunarekin. Osasuntsuagoak diren elikagaiak badaude, baina denak baliagarriak dira. Neurriz hartu behar dira batzuk.
Elikadura-nahasmenduek nerabeen %6ri eragiten die. Lodifobiaren kulturaren eragina izan daiteke?
Bai, badu zerikusirik. Txikitatik jasotzen ditugu mezuak: emakumeak argala izan behar du, ez dago lodia den inor... Arropa erostera goazenean zein neurritakoak diren eta beste, adibidez. Urtero mezu desberdinak jasotzen ditugu eta horiek eragin dezake elikadura-nahasmenduan edo lodi ez izateko nahian.
Balio al du errezeta berak denontzat? Alegia, orain boladan daude adibidez aldizkako-baraualdiak, edo inflamazioaren kontrako elikadura mota…
Gorputza gai da desintoxikatzeko. Egia da gabnonetan gehiagekieriak egiten ditugula, gozoak diren elikagai gehiago... data hauetan gomendatzen dudana da hidratazio handiagoa egitea. Horrek lor dezakeena da digestioak hobetzea. Dieta detox-ak ez ditut gomendatzen.
Anne Azkona dietista-nutrizionistarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.