Anne Azkona (Nutrizionista): "Frutarik gabeko elikadura batean nutriente gabezia dago"

Maialen Huarte Arano 2024ko uzt. 30a, 07:40

Hamar urtean Euskal Herrian %20 fruta gutxiago kontsumitzen da; %65 hazi da haren prezioa. 2014am 1.33 euro ordaintzen zen bataz beste furta kiloa eta egun 2,2 euro. "Fruta ez jateak gorputazari behar dituen nutrienteak ez ematea dakar eta horrek gaixotasunak eragin ditzake eta gorputzaren funtzionamenduan oztopoak", azaldu du Anne Azkona nutrizionistak. 

Frutaren garestitzeak ekarri du berekin zenbait kontsumoren aldaketa. Beste produktu batzuen aldeko apustua egin dute askok. Yogurta esaterako askozaz ere merkeagoa da. Baita zenbait jaki prozesatu ere. "Fruta ez jateak behar besteko nutrienteak ez jasotzea ekar dezake", esan du Anne Azkona nutrizionistak. "Gutxienez hiru fruta jan beharko genituzke egunero", gaineratu du. Gorputzaren funtzionamendu egokirako ezinbestekoa da fruta zein barazkien kontsumoa: "Idorreria ekiditen du adibidez egunerokoan horiek guztiak jateak", azaldu du. Bestelako gaixotasun batzuk ere erlazionatuta egon daitezke frutaren kontsumo gabeziarekin: "Diabetesa izateko arrisku gehiago izan dezake fruta eta barazkiak kontsumitzen ez duenak", azaldu du. Norberari errazen eta gehien gustatzen zaion fruta kontsumitzeko gomendioa egin du Azkonak "gutxienez hiru". Anne Azkona nutrizionistari egindako elkarrizketa entzun daiteke argazkian klik eginda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!