"Nekea eta haserrea islatzera aterako gara kalera gaur", horixe adierzi du Iosu Arraiz LAB sindikatuko hezkuntza alorreko ordezkariak. Greba egiten ari dira eta goizean goizetik protestetan ikusaraziko dituzte euren aldarrikapenak. "Otsailetik ez genuen Carlos Gimeno ikusi eta greba egunerako bi egun geratzen zirela deitu gintuen deus ere ez esateko. Antzezlan horretan parte hartu nahi ez genuelako altxatu ginen mahaitik", azaldu du. Informazio piketeak egiten ari dira goizean, elkarretaratzea eginen dute 11:00etan hezkuntza departamentuaren egoitzaren parean eta 18:00etan manifestazioa deitu dute Gurutze plazatik abiatuta. Iosu Arraizi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.