Iruñean, 9:00etan dago iragarria protesta, eta ordubete lehenago zutabeak antolatu dituzte gero elkarretaratze bakarrean elkartzeko. Altsasun, Elizondon, Tafallan, Lizarran eta Tuteran ere eginen dituzte elkarretaratzeak. Arratsalderako, 18:00etan iragarri dute manifestazio bateratua, Gurutze Plazatik abiatuta. Irakasleen aldarrikapen nagusiak dira ratioen jaitsiera, lan zama txikitzea, eros ahalmenaren berreskuratzea eta lan-taldearen egonkortzea. Ikastetxez ikastetxe dabiltza informazioa helarazten une hauetan.