Ana Jaka: "Sinestezina da nola Iruñeko Udala saiatzen ari den hitz batzuk armairura itzularazten"

Euskalerria Irratia 2023ko eka. 14a, 20:28

Ostegun honetan Idazmen erotikoko tailer bat eskainiko du Ana Jaka idazleak Kondestablearen aretoan, E28 plataformak antolatuta eta Iruñeko Udalaren laguntza ekonomikoarekin. Hala ere, Iruñeko Udalak erabaki du idazmen tailer hau diruz ez laguntzea. Arrazoia ez dute ofizialki azaldu, baina arazoa “erotika” hitzarekin lotua dagoela uste du Ana Jakak. 

Ekainaren 28an ospatuko den LGTBI harrotasunaren egunaren inguruan programazio oparoa antolatu du E 28 plataformak, Iruñeko Udalaren laguntza ekonomikoarekin. Hala ere, Iruñeko Udalak erabaki du  tailer hau diruz ez laguntzea.  Ana Jakak zentsuratzat jo du Udalaren jokamoldea.

Ez da lehen aldia Iruñeko Udalak halako jarrera erreakzionarioa erakusten duena. 2020ko urtarrilean Paola Damontiren hitzaldia zentsuratu zuten orgasmo arrakalaz hitz behar zuelako. Azkenean hitzaldia Katakraken egin zen izugarrizko arrakastarekin.

Ostegun honetako saioa 18:30ean izanen da Kondestablearen aretoan, doan eta irekia hitzak ere armairutik atera behar direla pentsatzen duten persona guztientzat.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!