Etxekonak Bat eta Etxekide kooperatibak ari dira honetan lanean duela zenbait urte. 2021ko abenduan egin zioten halako proiektu bat sortzeko eskaera gobernuari etaTxantrean eta Ermitagañan bi orube lehiaketa publikora ateratzeko eskatu zioten Iruñeko Udalari. Orain lortu dute Udalak proiektu honetarako Txantreako orube honen lagapena egin dezan eta ekimena kudeatuko duen erakundea aukeratzeko lehiaketa eginen du datozen egunotan Nafarroako Gobernuak.
Albisteak, hala ere, badu alde gazi bat Markos Garijo, Etxekonak Bat kooperatibako kideak esan digun bezala, proiektu bakarra delako eta interesa duten elkarteak, aldiz, bi dira.
Hamabost urte barru Nafarroako biztanleriaren laurden bat 65 urtetik gorakoa izango dela kalkulatzen da, eta 70.000 pertsona inguru 80 urtetik gorakoak izanen direla, gaur egun dauden ia halako bi. Hau dela eta bakardadean ez bizitzeko alternatibak bilatu nahi dituzte erakundeek eta herritarrek.