Pepa Velasco: "Bakarrik ez zahartzeko eta hiltzeko lekua sortu nahi dugu"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko abe. 29a, 10:23

Adinekoen elkarlaneko bizitokiak sorteko proiektua aurkeztu dute Etxekonak Bat eta Etxekide kooperatibek. Zahartze aktiboa bultzatzen duen eta mendekotasunaren kostua murrizten duen alternatiba martxan jarri nahi dute.

Txantrean eta Sanduzeilain bi orube lehiaketa publikora ateratzeko eskatu zioten atzo Iruñeko Udalari, 50 eta 70 urte bitartekoentzako elkarlanerako bizitokiak eraikitzeko.

Espazio horiek apartamentu pribatu batez eta jantokiak, sukaldeak edo lantegiak bezalako komunitate-guneez osatuta leudeke. Pepa Velascok Euskalerria Irratian azaldu duenez, zahartze aktiboa eta autonomia bultzatuz, bakardadean ez bizitzeko eredua da garatu nahi dutena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!