Pello Reparaz: "Ezberdin sentitzen direnen kolektiboa da Zetak"

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 28a, 18:11

Abenduaren 5ean plazaratuko du Zetak talde berriak bere lehen diskoa. Musika elektronikoa eta gai sakonak dira hemen aurkituko ditugunak. Zentralen arituko dira urtarrilaren 4ean. Pello Reparaz musikari arbizuarra Irrintzi Plazan izan da.

Esperientzia musikal berritzaileak proposatzen ditu Zetakek. Horren adibidea da azaroaren 16an Oilalume dantzalekuan esakini zuten lehen kontzertua. Iruditeriak ere garrantzi handia du gogoeta kolektibo moduko honetan. 

Honetan parte hartzera daude modu batez edo bestez ezberdin sentitzen diren pertsona guztiak. Hori da haien filosofia biltzen duen manifestuan adierazten dutena. 

 

ZETAK

Alfabetoa buruz behera

izartu da

Eta okerra zuzena balitz?

Eta bihurria arteza?

Alfabetoa buruz behera 

izartu da

Eta bazterra zentroa balitz?

Eta zantarra zoragarri?

azkenak

ahaztuak

Zetak

Abezean ere atzen.

Baina gu hor, eta zu hemen: zirkulua zarratzen.

Alfabetoa buruz behera 

izartu da

bizipoza dario zauriari

zirrara zorneari

Alfabetoa buruz behera 

izartu da

bidelapurren itsasargiak piztu dira

neoizko ipurtargi zikinak

Alfabetoa buruz behera

izartu da

zohardian zetak ageri dira

irauteko datozen izarlokak

azkenak

ahaztuak

Zetak

Abezean ere atzen.

Baina gu hor, eta zu hemen: zirkulua zarratzen.

 

Zetaken hurrengo kontzertua Durangoko Azokan eskainiko dute, abenduaren 6an, Plateruenean eta Iruñean arituko dira Zentral aretoan urtarrilaren 4ean. 

 

Erlazionatuak

Nortzuk dira Zetak?

Euskalerria Irratia 2019 aza 28 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!