Esperientzia musikal berritzaileak proposatzen ditu Zetakek. Horren adibidea da azaroaren 16an Oilalume dantzalekuan esakini zuten lehen kontzertua. Iruditeriak ere garrantzi handia du gogoeta kolektibo moduko honetan.
Honetan parte hartzera daude modu batez edo bestez ezberdin sentitzen diren pertsona guztiak. Hori da haien filosofia biltzen duen manifestuan adierazten dutena.
ZETAK
Alfabetoa buruz behera
izartu da
Eta okerra zuzena balitz?
Eta bihurria arteza?
Alfabetoa buruz behera
izartu da
Eta bazterra zentroa balitz?
Eta zantarra zoragarri?
azkenak
ahaztuak
Zetak
Abezean ere atzen.
Baina gu hor, eta zu hemen: zirkulua zarratzen.
Alfabetoa buruz behera
izartu da
bizipoza dario zauriari
zirrara zorneari
Alfabetoa buruz behera
izartu da
bidelapurren itsasargiak piztu dira
neoizko ipurtargi zikinak
Alfabetoa buruz behera
izartu da
zohardian zetak ageri dira
irauteko datozen izarlokak
azkenak
ahaztuak
Zetak
Abezean ere atzen.
Baina gu hor, eta zu hemen: zirkulua zarratzen.
Zetaken hurrengo kontzertua Durangoko Azokan eskainiko dute, abenduaren 6an, Plateruenean eta Iruñean arituko dira Zentral aretoan urtarrilaren 4ean.