Korrika 19

Korrikan, izan zaitez berriemaile digital!

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 20a, 13:35

Zuk bidali argazkiak whatsapp bidez 608 91 89 96 zenbakira, eta guk agerkari honetako zuzeneko kontakizunean txertatuko ditugu, 20:00etatik 22:00etara.

Korrika zuzenean eta auzolanean kontatu nahi dugu. Bi moto eta bost kazetari izanen ditugu 20:00etatik 22:00etara lekukoaren atzetik. Baina horretaz gain, zuen mezuak, argazkiak, bideoak, ahots mezuak ere jaso nahi ditugu. Horretarako, whatsapp bidez nahi duzuena bidal dezakezue 608 91 89 96 zenbakira. Eta 948 17 01 51 telefonora ere dei dezakezue, zuzeneko lekukotasuna irratian eman nahi baduzue. Izan ere, guk kontakizuna irratian eta agerkarian eginen dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!