Non dago Korrika? Atzeraturik dator? Aurreraturik dator? Noiz helduko da nire herrira? Noiz iritsiko da Iruñera? Azkenean zein iblbide izanen du Alde Zaharrean? Noiz aterako da Iruñerritik? Galdera horiei guztiei erantzun egokia emanen diegu gaur, ostiralariekin, FMko 91.4an zein euskalerriairratia.eus-en.
19. Korrika gaur, martxoaren 20arekin, 20:00etan sartukoda Iruñean, Mendillorritik. Orduantxe hasiko dugu gure zuzeneko kontakizuna. Bi moto jarriko ditugu lekukoaren peskizan. Lasterketaren aurreko kamionetarekin ere konexioak eginen ditugu. Eta Iruñeko karrika estuetan, motoei eta kamionetari aurrera egitea ezinezkoa egiten zaielarik, beste hiru kazetari izanen ditugu, zuzeneko konexioak egiteko prest.