Azken unean Iruñeko Udalak 19. Korrikak Alde Zaharrean egin behar zuen ibilbidea moldatzera behartu ditu antolatzaileak, egun eta ordutegi berean prozesio bat izanen dela argudiatuz. Hauexe izanen da behin betiko ibilbidea: Sarasate, Navas de Tolosa, Takonera kalea, Bajada del portal nuevo, Santo Domingo, Mercado kalea, Aldapa kalea, Carmen kalea. Nafarroako AEK-k karrikaratu duen prentsa oharraren arabera, "agerian geratu da Udal honek bere herritarren artean egiten duen desberdintasuna"; izan ere, "euskara zokoratu eta baztertzeko ahaleginak eta bi egiten dituen Udalak (bere euskara ordenantza betetzera heltzen ez dena) Korrika ere albo batean utzi nahi izan du".