Korrika 19

Korrikaren ibilbidea aldatu behar izan dute Iruñean, prozesioagatik

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko mar. 19a, 07:53
Haurrak lasterka, Korrika Txikian Iruñeko alde zaharretik Idoia Zabaleta / Argazki Press

Atzo jakinarazi zieten antolatzaileei aldaketak egin beharko zituztela.

Albistea Berrian

Ohiko lanez gain, azken orduko gorabehera bat gehiago izan dute 19. Korrikako antolatzaileek Iruñean. La Dolorosa-ren prozesioarengatik, aurrez adostutako ibilbidea aldatu beharko zutela esan zieten atzo antolatzaileei. Udalarekin eta udaltzainekin negoziatzen aritu dira azken orduetan, Iruñeko arduradunek BERRIAri esan diotenez. "Bilatu dugu irtenbidea, baina ez guk nahi genuen moduan".

Alde Zaharreko bidea moldatu behar izan dute. San Lorenzo elizatik Iruñeko katedralerako bidea egiten du aipatutako prozesioak, eta udalak lehentasuna eman dio horri. Ondorioz, Korrikak ezingo du pasatu, esaterako, udaletxe plazatik.

Hodei Iruretagoiena

Erlazionatuak

Korrikaren app-a

Euskalerria Irratia 2015 mar 18 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!