Korrika 19

Korrika Iruñerrira iritsiko da gaur, eta zuzenean kontatuko dugu irratian zein agerkarian

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 20a, 06:42

Irratian zein agerkari digitalean eginen dugu zuzeneko kontakizuna, 20:00etatik 22:00etara. Bi moto eta bost kazetari jarriko ditugu lekukoari segika.

Non dago Korrika? Atzeraturik dator? Aurreraturik dator? Noiz helduko da nire herrira? Noiz iritsiko da Iruñera? Azkenean zein iblbide izanen du Alde Zaharrean? Noiz aterako da Iruñerritik? Galdera horiei guztiei erantzun egokia emanen diegu gaur, ostiralariekin, FMko 91.4an zein euskalerriairratia.eus-en.

19. Korrika gaur, martxoaren 20arekin, 20:00etan sartukoda Iruñean, Mendillorritik. Orduantxe hasiko dugu gure zuzeneko kontakizuna. Bi moto jarriko ditugu lekukoaren peskizan. Lasterketaren aurreko kamionetarekin ere konexioak eginen ditugu. Eta Iruñeko karrika estuetan, motoei eta kamionetari aurrera egitea ezinezkoa egiten zaielarik, beste hiru kazetari izanen ditugu, zuzeneko konexioak egiteko prest.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!