Entzutekoak

Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo (Naxker): "Sanferminetan jotzea oso berezia da guretzat, are gehiago Plazeratu eta Egun Motelakek antolatu duten egitarauan"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 9a

Sanferminetan jotzea “oso berezia” dela azpimarratu digute Karmele Gurbindo eta Ainhoa Garcia Naxkerreko musikariek. Egun Motelak eta Plazeratu kolektiboek antolatuta, Herri Sanferminetan joko du Atarrabiako taldeak gaur 21:00etan, eta alde horretatik ere oso pozik agertu dira eszenatokiarekin. “Kuir jende piloa bilduko dela ziur gaude, eta hori da gure publikoa”. Giro oso ederra izango dela ziurtatu digute. Sanfermintza saioan, zuzenean, bi kantu eskaini dizkigute, kontzertuaren aurrerapen gisa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!