Entzutekoak

Asier Cabo eta Mikel Lizaso (auzokideak): "Alde Zaharra oso auzo komunitarioa da, eta hori asko nabaritzen da sanferminetan ere"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 9a

Sanferminak Iruña osoan ospatzen direla dirudien arren, oraindik ere Alde Zaharra da bestaren erdigune nagusia. Auzo osoa hartzen du bestak bederatzi egunez, eta horrek eragin zuzena du bertako bizilagunen egunerokoan. Asier Cabo eta Mikel Lizasorekin hitz egiten aritu gara honen bueltan

Azken urteotan besta deszentralizatzeko ahaleginak egin diren arren, Asier Cabo eta Mikel Lizaso AZ auzokideek argi dute: “Sanferminak Alde Zaharrera mugatzen dira bere gehiengoan, oraindik ere”. Sanferminak auzoetara eramateko saiakera oso erronka zaila dela jakin badakite. Cabok erran bezala, “Nabarreriaren eremua eguneko orduetara mugatu da gehiago azken urteotan, baina badira beste gunean egun eta gau, beti daudela beteta”. 

Lizasok erran bezala, “sanferminek oraindik badaukatea gauza on bat, eta da oraindik oso herrikoiak direla”. Turismoaren eraginaz ere aritu dira AZ auzo elkarteko bi kideak. “Egia da auzoan turismoari begira gehien saltzen den gauzetako bat dira sanferminak. Eta herrikoiak diren arren, beti badago pultsu bat sanfermin burgesen eta san fermin herrikoien artean”. Lizasok argi du norgehiagoka horretan “gazteek irabaziko dutela”. “Gaur egun, alde zaharrean gazteen artean dagoen mugimendua oso indartsua da eta eremu askotara iristen ari dira, gure indargune dira, eta berme bat dira horrelako jaiak eta egunerokoan ere beste moduko auzo bat eraikitzen jarraitzeko”. “Alde Zaharra oso auzo komunitarioa da”, gehitu du Cabok, “eta sanferminetan hori ere ikusten da, pozgarri da hori”. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!