Sanfermintza

Ezekiel eta Ion Celestino (Les Cuisiniers): "1920ko hamarkadako jazz estiloa jorratzen dugu taldean, baina bertako loturekin ere"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 9a

Zortzi kidez osatutako taldeak arratsaldeko 18:00etan joko dute Zaldiko Maldiko elkartean. Ion eta Ezekiel Celestinorekin hitz egiteko parada izan dugu Sanfermintza saioan

Sanferminek zerbait ematen badute, askotariko musika estiloko taldeen kontzertuetaz gozatzeko parada da. Halaxe izanen da gaur arratsaldeko 18:00etan Zaldiko Maldiko elkartean izango dena ere, Les Cuisiniers taldearekin. Musikariek aditzera eman bezala, “berezia izanen da kontzertua”, Zaldikon jotzeak baduelako berezitik, eta baita sanferminak direlako ere. 1920ko hamarkadako afroamerikar musika jotzen du taldeak, baina baita garai hartan gurean jotzen ziren dantza-jauziak ere. “Oso lotura berezia da bi genero horien artean”. “Hurbil-hurbiletik entzuteko musika bat” dela ere azpimarratu digu Celestinok. Taldearen proposamen musikalaren lagin bat entzuteko parada ere izan dugu zuzeneko saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!