Sanfermintza

Iratxe Alvarez: "Eraso sexisten aurkako borroka gizarte osoaren ardura da, ez soilik emakumeena"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 7a

Sanferminetan eraso sexisten aurka egin den lana eta azken urteetako aldaketa sozialak izan ditu hizpide Iratxe Alvarez Mugimendu feministako kideak. Erasoen aurrean gizonen konplizitateak haustearen garrantzia azpimarratu du

Urteroko gogoeta uztailaren 7an. 2008an duela 18 urte Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage erail zuen, eta duela 10 urte, 2016an, La Manada talde bortxaketa gertatu zen sanferminetan. “Aurretik gertatutako erasoak gogora ekartzen ditugu eta lehenengo egunak nahiko konplikatuak izaten dira”, gogora ekarri du Iratxe Alvarezek.

Indarkeria matxistaren aurkako prebentzioaz eta azken urteetako aldaketez aritu da Alvarez. Bere ustez, eraso sexistarik gabeko jaiak izatea posible izango den arren, oraindik bide luzea dago egiteko. Azken hamarkadetan gizartearen kontzientziazioa handitu egin da eta lehen normalizatzen ziren jarrera eta indarkeria asko, gaur egun, identifikatu eta salatu egiten dira.

Alvarezek nabarmendu du eraso matxisten aurrean erantzuna ez dela emakumeen ardura soilik, baizik eta gizarte osoarena eta bereziki gizonezkoena. Horregatik, lagunartean eta inguruko harremanetan dauden konplizitateekin amaitzeko deia egin du. Era berean, Iruñeko mugimendu feministak urteotan egindako lana aitortu du eta azpimarratu du kalean salatzeak eta indarkeria horiei izena jartzeak aldaketa sozialerako balio izan dutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!