Sanfermintza

Itsaso Sexmilo eta Irantzu Huarte: "Lehen Mailako Arreta indartzea ezinbestekoa da larrialdi zerbitzuak ez kolapsatzeko"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 7a

Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzako langileek aurtengo sanferminetako txupinazoa bota dute. Talde handi baten urte osoko lana, jaietako larrialdiak eta osasun sistemaren erronkak izan dituzte hizpide Sanfermintza saioan

Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzako langileek ilusiozjaso zuten aurtengo sanferminetako txupinazoa botatzeko ardura. Azaldu dutenez, ia 300 profesionalek osatzen dute lantaldea eta urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan, herritarren larrialdiei erantzuteko lanean aritzen dira. Sanferminetan, bereziki, alkoholaren kontsumoarekin eta beroarekin lotutako arretak nabarmentzen dira.

Bestalde, osasun sistemaren egoeraz ere ohartarazi dute. Lehen Mailako Arretan baliabide falta dela eta, bertan artatu beharko liratekeen paziente asko larrialdi zerbitzuetara bideratzen direla azaldu dute. Horregatik, osasun publikoan eta bereziki Lehen Arretan inbertsio handiagoa egitea ezinbestekotzat jo dute, sistemaren kalitatea bermatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!