Sanferminetako zezenketen etorkizunaz eta horien inguruko eztabaidaz aritu da Xabier Barber, Iruña Antitaurinoko kidea. Bere ustez, udalak ez luke auzia gizartearen esku soilik utzi behar, eta zezenketen etorkizunari buruzko eztabaidari aurrea hartzeko ardura ere badu. Era berean, Peñek gaiaren inguruan hausnarketa egitea beharrezkotzat jo du, bazkideen artean gero eta iritzi aniztasun handiagoa dagoela ikusita.
Barberrek defendatu du sanferminen funtsa ez dagoela zezen plazan, kalean baizik: musikan, giroan eta herritarren parte-hartzean. Gazteen artean zezenketen aurkako jarrera gero eta zabalduago dagoela nabarmendu du, eta horrek etorkizunean jai eredua aldatzera eramango duela uste du. Hori aldarrikatzeko, Iruña Antitaurina kolektiboak, gaur 19:00etan, Udal Plazatik abiatuko den kalejira antolatu du.