Sarai Robles: “Lurraren defentsa egiten duena ez da kriminala”

Pello Argiñarena 2025ko ots. 3a, 14:00

Sarai Robles bertsolariak gaurkotasunarekin loturik dagoen hitz bat aztertzen du, gurean. Aste honetan ‘Aroztegia’ eta hitzaren atzean dagoen auzia izan dugu mintzagai. Lekarotzen egin zituzten protesta batzuk direla kausa talde kriminal antolatu bat osatzea leporatu diete zazpi baztandarri. Kriminala. Sarai Robles abokatua ere bada. Hitz horren azterketa egin du. “Sarritan erabakitzen dute norbait kriminala dela eta era guztietara saiatzen dira akusazio horri eusten”.

Lurraren defentsa, sarritan, sormenarekin lotuta dagoela aipatu digu sortzaile barañaindarrak. Belen Gopegi idazlearen ‘Zirriborroak eta gero: Izan ginen mundua’ ipuinak hala dio: “Zuhaitz horietako asko, ehunka urtez bizi izan dira, eta bizitzen jarraituko dute gu joanak garenean ere”. Tatxers taldeak eta Olaia Inziartek kanta berezia ondu dute Aroztegiaz. “Zergatik daude hemen maitia, Ardiz betetako belai berdeak... eta zergatik ez, hotela ormigoizko dunak mendi tartean...". Hala dio abestiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!