Tatxers eta Olaia Inziarte, Aroztegiako auzipetuekin bat

Euskalerria Irratia 2025ko urt. 30a, 13:15

Musikariek 'Aroztegia' izeneko kanta argitaratu dute Baztango zazpi auzipetuei elkartasuna adierazteko. Larunbatean espekulazioa eta herrikoen lurren turistifikazioaren aurkako manifestazio nazionala egingo dute Iruñean. Arratsaldeko 16:00etan Epaitegitik abiatuko da.

Olaia Inziarte eta Tatxers taldeak abesti bat idatzi dute Aroztegiako Baztango zazpi auzipetuei elkartasuna adierazteko. "Guk gure aletxoa jarri nahi izan dugu abestitxo bat eginez" zabaldu dute sare sozialetan Aroztegia kantuaren bideoarekin batera.

Larunbatean manifestazio nazionala deitu dute Iruñean, lurraren defentsan. Epaitegietatik abiatuko da arratsaldeko 16:00etan. "Ez ditugu Baztan, kanbo, urdaibai, Arbona, Bilbo edota munduko edozein txokotan nahi", gaineratu dute.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de TATXERS (@tatxers)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!