Gaurko elkarretaratzean uztailaren 8an izandako sexu erasoaz gain, festetan daramagun 5 egunetan gertatutako eraso guztiak salatuko dira. Mugimendu feministak balantze txarra egiten du festetan gertatutako erasoen inguruan, izan ere, zifrak ez dira batere onargarriak.
Manifestazioa Gaztelu plazan izango da gaueko 21:00etan eta Iruñeko peñek ere parte hartuko dute. Bart gauean bertan Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du Iruñeko Gaztelu Plazan, ukituak egiteagatik sexu-erasoa egotzita.