Eraso sexuala salatu da Sanferminetan eta mugimendu feministak, bihar, astelehena, uztailak 10, elkarretaratzea egingo du 21:00tan Gaztelu plazan.
Bigarren Zabalguneko etxebizitza batean ustez gertatutako bortxaketa salatu zuen bart emakume batek eta beste hamaika gizon atxilotu dituzte ukituak egiteagatik.
"Emakumeok jaiak askatasunez gozatu nahi ditugu. Erasorik ez, erantzunik gabe!", zabaldu dute sareetan.