Administrazioarekiko Auzien lehenengo epaitegiak emandako ebazpenari aurka eginez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegiko titularrak dio Konstituzio izen abstraktua dela; eta Askatasunaren plazarekin gertatu bezala euskaraz ere izkiriatu behar duela Iruñeko Udalak plakan. EH Bilduk jarri zuen lehenengo helegitea plakaren kontura, eta ontzat hartu dute epailearen iritzia. UPNri eta PPri helegiterik ez jartzeko eskatu die Garbiñe Bueno zinegotziak, Iruñerria Goizetik albistegian.
Joan den urteko urtarrilean aldatu zion Enrique Maiak izena plazari. Guztira, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren hamar epai edo ebazpen izan dira jada legealdi honetan, haren hizkuntza politikaren aurka.