Irati Jimenez: “Euskal literaturan umore gutxiegi eta zurruntasun gehiegi daukagu”

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 28a, 10:00

Saiakerako Euskadi saria jasoko du Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue liburuagatik.

Irati Jimenez idazlek saiakerako Euskadi saria jasoko du. Begiak zabalduko zaizkizue lanagatik sarituko dute, 18.000 eurorekin. Euskal literaturaz gogoeta egin du liburuan idazle mundakarrak. Bere esanetan, idazleak elkarri mokoka aritzen dira frankotan. “Egileek ez dituzte ongi tratatzen irakurleak”, adierazi du Metropoli Forala irratsaioan. Euskal literaturari umorea eta malgutasuna falta zaiola dio idazle bizkaitarrak.

Irati Jimenez kritiko azaltzen da egungo euskal literaturaren inguruan, baina onartzen du baikor egoteko motiboak badirela. "Dena ez dago ongi baina merezi duen gauza asko dago. Egile berriak eta liburu bikainak, besteak beste".

Sarien banaketa, azaroaren 24an

Euskadi literatura sarien banaketa azaroaren 24an izango da Tabakaleran, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Guztira zazpi sari banatuko dira. Horien artean, Irrimola liburuagatik ilustrazioko Euskadi literatura saia jasoko du Maite Mutuberria eltzaburuarrak.

Saritutako pertsona bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta beste 4.000 euro gehitu ahal izango zaizkio lana beste hizkuntza batera itzultzen bada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!