Ostiralean eta astelehenean erabat eten zuen ekoizpena Volkswagenek Landabenen. Etzi hala egin beharko dutela adierazi du zuzendaritzak. Hornikuntza faltak, autoak amaitu gabe ekoiztea eragin du, eta gero eta gehiago dira pilatzen ari zaizkienak. Kezkaz bizi du egoera enpresa batzordeko ELAko ordezkari Igor Peñalverrek.
Auto elektriko txikiak ekoizteko eskualdeko estrategia zehaztu eta ezagutarazteko goi bilkura eginen dute bihar Landabenen. Bilkura erabakigarria izanen daiteke Landabengo 4.600 langileen etorkizunera begira, baita haien hornitzaile ugarientzat ere. Baina gai ordena ez dute ezagutzen sindikatuek.
Enpresa batzordeko UGT eta CCOO izanen dira biharko bilkuran, eta ostiralean bilduko dira gainerakoekin bileraren nondik norakoen berri emateko.