Entzutekoak

Iratxe Alvarez (Indarkeria Matxistaren Aurkako Plataforma): “Erasoak zer diren argi eduki behar dugu, bestela ezinen diegu erantzun”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 25a, 10:38

Bilerara deitu ditu Iruñeko Udalak Indarkeria Matxistaren Aurkako Plataforma. Onartu dute gonbidapena feministek, eta Emakumearen Udal Kontseiluaren erabakiak errespetatzeko eta erantzunez jokatzeko eskatuko diote udalari. 

“Berandu da”, Indarkeria matxistaren aurkako plataformaren iritziz, indarkeriaren aurrean udal estrategia txukun bat diseinatzeko. Baina hitz egiteko prest dira, horregatik, Iruñeko Udalak deitutako hurrengo bilerara joanen dira. Itxaropentsu dira, herenegun, Emakumearen Udal Kontseiluan protokoloa bere horretan utziko dutela esan zietelako. 

Maiatzaren 12an Indarkerien Talde Iraunkorraren mahaitik altxatu ziren feministak, Navarra Sumak udal estrategia aldatu nahi zuela ikusita. Protokoloa eta komunikazio kanpaina adostasunez garatzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute. 

Oraindik ez dute udalarekin izanen duten bileraren data zehaztu, baina argi dute udal-gobernuari erantzukizunez jokatzeko eskatuko diotela, "bizitzak daudelako jokoan".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!