Emakumeen aurkako indarkeriaren aholkularitzarako taldeak bizi duen “egoera larria” dela azaldu du Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak. Horren aurrean, taldean ez parte hartzea erabaki dute, sanferminen iritsierarekin lotuz erabakia.
Erabakia Iruñeko Udaleko komunikazio arduradun Edurne Eliok azaroan egindako adierazpenekin egon daiteke, beraz, lotuta. Eraso sexisten kontrako protokoloaren aurka eta mugimendu feministaren aurka egin zuen, iradokiz erasoen berri emateak hiriaren irudia zikintzen duela. Plataformak ohartarazi zuen, Navarra Sumaren udal taldeak estrategia aldatu zezakeela hurrengo sanferminei begira.
2014az geroztik, Iruñeko Udala eta mugimendu feminista, Sanferminak Berdintasunean taldearen bitartez, koordinaturik jarduten dira eraso sexisten gaineko prebentzio lanetan. 2020an Emakumearen Udal Kontseiluak gomendatuta talde iraunkorra sortu zuten.
Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak agerraldia eginen du bihar azalpenak emateko. “Genero-indarkeriaren aurka kolektiboki borrokatzen jarraitzeko” konpromisoa erakutsi dute.