Amaia kalean ezarri ditu Euskalerria Irratiak erredakzioa eta estudio bat. Historia luzeko lokala da. Patxi Zabaleta euskaltzain, abokatu eta politikariarena da eta duela 40 urte eskuratu zuenean, haren etxebizitza eta abokatu bulegoa hartzen zituen lokalak. Garai batean sukaldea zen gelan ezarri du irratiak estudioa; eta erredakzioa, berriz, egongelan. Lokalaren historia errepasatu du Zabaletak gaur Metropoli Forala saioan.
Irratiko bazkide eta lagun eskuzabalei esker aldatu ahal izan ditu Euskalerria Irratiak erredakzioa eta estudioa. Hiru aukera izan ditu irratiak.