Erredakzioa eta estudio bat Amaia karrikara aldatu ditugu, aldi baterako

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 28a, 21:23

Donibane auzoko Irrintzi dorrea zaharberritzeko lanek irauten duten bitartean, Amaia kalean izanen ditu Euskalerria Irratiak estudio nagusia eta erredakzioa. 

Donibane auzoko Irrintzi Dorrea zaharberrituko dute datozen hilabeteetan. Eraikina isolatu eta zaharberrituko dute: leihoak, terraza, igogailuak eta teilatua berrituko dituzte. Gutxienez hamalau hilabete iraunen dute lanek, eta bitartean, obrek eraginen duten zarata saiestu eta saioak kalitatez eskaini ahal izateko, Amaia kalean izanen ditu Euskalerria Irratiak estudio nagusia eta erredakzioa. Amaia kaleko bulego batean kokatu ditugu, eta azken hilabetea egokitzapen lanetan eman dugu.

Mudantza auzolanean egin dugu

Eguberriak bukatuta Amaia kaleko bulego berria egokitzeko lanetan murgilduta izan gara irratiko langileak, buru belarri. Hormak margotu, estudio berria isolatu, tesneria teknologikoa egokitu... Hiru astetan dena prest utzi dugu, astelehenean bertan bertatik emititzen hasteko.

Programazioan, aldaketarik ez

Egokitzapen lanek iraun duten bitartean, bi astez ez dugu arratsaldeko saiorik egiterik izan. Baina berriro heldu diogu ohiko programazioari. Goizeko 8:30ean hasiko gara egunero Metropoli Foraleko albistegiarekin; 9:00tik 11:00etara magazina eginen dugu; 13:30ean, Iruñerrian Gaur albistegia; eta, arratsaldez, 16:00etan, Irrintzi Plaza magazina. Astelehenetik, Amaia kaletik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!