Apustu etxe berri bat zabaltzeko baimena eman du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 20a, 12:25

Diario de Noticias egunkariak argitaratutako informazioaren arabera lizentzia berri hau, joku aretoen irekiera gelditzeko neurria aplikatu baino hiru egun lehenago iritsi zen. Navas de Tolosa kalean kokatuko da apustu etxe berria.

Auzoetako protesten erdian eta Nafarroako Gobernuak apustu eta joko etxeen ugaritzea saihesteko egindako moratoriaren erdian, Iruñeko Udalak beste lizentzia bat eman du horrelako areto baterako. Diario de Noticiasek lortutako informazioaren arabera, Hirigintza eta Osasun arloak lizentzia bat eman du "sailkatutako jarduera eta obretarako, apustuetarako eta klimatizaziorako lekua duen joko-aretorako lokal bat egokitzeko, Navas de Tolosa kaleko 25. zenbakian". Eskaera Recreativos Miravallesek izapidetu du.

Udalak urriaren 28an eman zuen lizentzia, Nafarroako Gobernuaren moratoria indarrean sartu baino 3 egun lehenago. Astelehen honetan gainera, Iruñeko erabaki zuen apustu-etxeetarako, joko-aretoetarako eta bingoetarako obra-lizentziak eta irekiera-lizentziak 12 hilabetez etetea, gehienez ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!