Uharte, Txantrea, Arropatxea, Donibane, Ermitagaña, Sanduzelai, Berriozar eta Eguesibarreko ordezkaritzak egon ziren atzoko bileran. Apustu etxe berririk ez zabaldu eta negozio honen arriskuei buruz bizilagunak informatzeko elkarlana martxan jarriko dute. Hurrengo bileretan auzo gehiagoetako ordezkariak espero dituzte.
Azken hilabeteotan auzoz auzo zabaldu den kezka da apustu etxeena. Loratu dira kaleetan diru jokura zuzendutako negozioak. Bizilagun ezberdinek beren kexa eta aurkakotasuna azaldu dute, modu isolatuan orain arte. Bat egitea erabaki dute, beren ahotsa ozenago entzun eta apustu lokalen kontrako estrategia amankomuna adosteko. Uharte, Txantrea, Arropatxea, Donibane, Ermitagaña, Sanduzelai, Berriozar eta Eguesibarren sortu dira auzo plataformak dagoeneko.