Zazpi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Maravillas gaztetxearen aldeko protestekin lotuta

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 21a, 17:57

El Vergel zubian eta Labriteko aldapan egindako protestekin lotutako atxiloketak direla jakinarazi du Ahotsa.info atariak.

Espainiako Poliziak zazpi pertsona atxilotu ditu azken egunotan Maravillas gaztetxearen hustea salatzeko egindako protestekin lotuta. Ahotsa.info atariak zabaldu du berria Twitter bidez, atxilotutakoak "gutxienez" lau zirela ohartaraziz. Gazteak Espainiako Poliziaren polizia-etxean daude.

Atxilotutakoak zazpi direla zabaldu dute Maravillas gaztetxeko Twitter kontutik. El Vergel zubian egindako ekintzarengatik bi, eta bost Labriteko aldapan errepidea mozteagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!