Arratsaldeko laurak inguruan moztu dute El Vergel zubia. 'Ez da gaztetxe bat. Mundua ulertzeko modu bat baizik' zioen pankarta bat ezarri dute errepidean. Zubitik bi gazte zintzilikatu dira, bakoitzak beste pankarta bat zuela. Maravillas gaztetxearen alde egin dute ekintza, baita "feminismo antikapitalista eta autonomoa" aldarrikatzeko.
"Gaurko honetan gure gorputza jartzen dugu gaztetxe eta espazio okupatuak defendatzeko. Hauen parte izan baikara beti, hauek izan baitira gure askegune", adierazi dute ohar baten bidez.
Espainiako Polizia eta suhiltzaileak bertaratu dira. Trafikoa moztu, eta zintzilikatutako gazteak askatu dituzte. Komisaldegira eraman dituzte, baina ez dituzte atxilotu.
Bihar bizikleta martxa antolatu dute gaztetxearen defentsan, 18:00etan irtengo da Nabarreriatik. Larunbaterako manifestaziora deitu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!