Marques de Rozalejo jauregiaren ateak berriz itxi dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 21a, 08:00

Larunbatean okupatu zuten gazteek Rozalejo jauregia, hirugarrenez, jendetza baten babesean. Igandean, goizeko zazpiak aldera joan ziren foruzainak; barruan ez zen inor eta atea itxi dute berriz. 

Iruñeko alkate Joseba Asironek elkarrizketarako deia egin die Maravillas gaztetxearen aferan inplikatutako eragile guztiei. "Gertaerak errepikatzen dira, eta ez da inoren alde", esan du: "Elkarrizketa da modu bakarra irtenbidea bilatzeko, eta pentsatzen dut aukerak badirela, gainera, epe motzean lor daitezkeenak. Ez du merezi borrokan jarraitzea behar bezalako baldintzak betetzen ez dituen eraikin baten inguruan". Garrantzitsuena "autogestioan oinarritutako proiektua" dela nabarmendu du.

Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondoren eskuratutakoa, berriz ere kolokan dago: Maravillas gaztetxera sartu zen, atzo, Foruzaingoa. Gaztetxeko kideek zabaldu dutenez, barruan ez dute inor topatu. Atea ireki dute poliziek, eta Nabarreria plaza hartu dute. Gazteren batzuk hurbildu dira kanpoaldetik protesta egitera, eta "tentsio uneak" izan dira. Poliziak jendearen aurka oldartu dira, eta zaurituak daude, Maravillaseko kideek salatu dutenez. Gutxienez atxilotu bat izan dela jakinarazi dute, kaleko oldarraldietan.

"Marra gorri guztiak gainditu dituzte"

Nafarroako Gobernuaren "erasoa" salatu dute agerraldian, eta oroitarazi dute hamarka oldarraldi eta ehun zauritu baino gehiago eragin zituztela poliziek. “Errepresioarekin eta indarkaria latzarekin gelditu nahi bagaituzte ere, gure izaera errebeldea askoz ere indartsuagoa da”.Gaztetxera sartzeko argudioak "aitzakia eta gezurra" izan direla saatu dute: "Gu gara izaera kolektiboko gune hau mantentzeko eta babestua izateko interesdun nagusiak". 

BIDEOA: ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!